XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irura

ERIOTZA.

- Izagirre'tar Joseba ogeita emezortzi urteko abertzale ta gizon bulartsua zana, ustegabe egun batetik bestera betiko donokira joan zaigu.

Goyan bego.

Bere sendiko guziai atsekabean lantzen diogu.

Eta irakurle zuri otoitz labur bat bere gogo alde.

EZKONTZA.

- Anotan juan den ostiralian zortzi uztartu ziran Zubiaurrain'tar Simon Zabe basetxeko gaztea, Irazusta'tar Keskentze Aratarte basetxeko andereño lirañakin.

Zorionak.

BATZARRA.

- Igaro dan igandian iragarrita zegon bezela egin gendun batzar nagusia Eusko etxean.

Iturbe idazkariak irakurri zitun urteko agiriak ta txindi gora berak.

Ondoren batzorde berria aukeratu zan. Lendakari: Izagirre'tar Mikel. Idazkaria: Iturbe'tar Errupa. Diruzai: Olano'tar Josu. Batzarkide: Iturbe'tar Joseba Iñaki ta Garmendia ta Sabin.

Zorionak.

Botzez lana egin biar dala
bururikan galdu gabe;
itz jakiñak dirala oyek
ezdakat dudarik ere.

Bañan egiten ez degulako,
orra aberria naigabez,
ama ojuka ari geralako,
geren izkuntzikan gabe.

Emakumiak ere egin dute beren batzar nagusia.

Oso batzar alaya izandu omentzan, idazkariak irakurri ondoren urteko agiriak, oso txalotua izandu omentzan.

Nola ez olako poxpolin taldea jarrita, beran jantzi eta abar ordaindu ondoren, alare kutxan eunda bost laurleko utzi.

Ola pozez gelditu bear.

Ondoren oso asmo onak artu omen zituen.

¡Batek dantza lotui ez dala egin biar!.

Besteak berriz gure izkuntza ikasi ta txikiai erakutsi egin bear dala! ¡Ura zan noski itz egitia!.

Orrela bazuazte azalduko dezue ez bakarrik abertzaliak izenez eratela bai zik egintzakin.

Zorionak danoiri.

Emakume batzarreko
lendakari izanduari;
Poxpoin talde ederra
uri ontan dezu jarri.

Beragatikan lengo billeran
igo zaitue ugari.

Maitetasun aundia dala
ezin ukatu bada nik.

¡Ola baguaz azkatasuna
aguro ingo degu ekarri.

Kondo.